Hernaniko Greba Batzordeak datorren asteazkenean egingo du bigarren bilera

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 14a

Goierri-Buruntzako LABeko ordezkariak M17 Greba Orokorrerako deialdian

Martxoaren 17ko Greba Orokorrari begira, datorren asteazkenean egingo du bigarren bilera irekia Hernaniko Greba Batzordeak. Biterin izango da, iluntzeko 19:00etan hasita; eta bertaratzeko deia luzatu diete herriko eragile eta norbanako guztiei, grebaren prestaketan parte hartzeko. 1.500 euroko gutxieneko soldata izango da Greba Orokorraren eskakizun nagusia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!