Hernaniko kultur etxeak eskaintzen dituen ikastaroen artean aurkitzen da argazkigintza digitalean sakontzeko ikastaroa. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago, hilaren 25a bitarte.
Izena emateko bi aukera daude: Biterin bertan edo onine, erreserbak.hernani.eus/ikastaroak webgunean. Matrikularen prezioa 68,60 eurokoa da.
Ikastaroa martxoaren 2an hasiko da eta maiatzaren 25era arte luzatu. Astelehenetan egingo dira saioak, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, euskaraz. Teoriako klaseez gain, hiru saio praktiko ere egingo dituzte ikasleek.