Normaltasuna bueltan gaurtik, Zinkoenean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 13a

Langileak eta makinak Zinkoenean, asfaltatze lanetan, atzo eguerdian.

Atzo bukatu zituzten asfaltatze lanak, eta trafikoa eta autobusak eguneroko martxara itzuliko dira gaur.

Aurreikusi baino egun bat gehiago luzatu dira Zinkoeneako asfaltatze lanak, baina atzo bukatu zituzten, dagoeneko.

Hori horrela, gaur bueltatuko da Zinkoenea normaltasunera, trafikoari eta garraio publikoari dagokionez: Zinkoeneako sarrera-irteerak zabalik egongo dira gaurtik aurrera, eta Lurraldebuseko eta hiribuseko geltokiak ohiko lekuetara itzuliko dira.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!