Hartubol saio irekiak egingo ditu Hernaniko boleibol taldeak, astelehenero, 30 urtetik gorako herritarrei zuzenduta. Hernaniko Institutuaren gimnasioan izango dira, Santa Barbara auzoan, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara.
30 urtetik gorako edozein herritarrek izango du parte hartzeko aukera, eta bertara gerturatu eta probatzeko gonbitea luzatu diete klubetik, «konpromisorik gabe». Nabarmendu dute, egitasmoaren helburu nagusiak direla «kirola egitea osasuna hobetzeko, eta harreman sozialak erraztea».
Azkeneko urteotan, adinekoen artean indar haundia hartu du hartubolak, Hernanin; eta gazteagoek ere probatu dute. Hain zuzen ere, «adinik gabeko kirola» dela azpimarratu dute Hernaniko boleibol taldetik, eta edozeinentzako izan daitekeela baliogarria.