Zahartzeari eta bakardadeari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur Javier Yanguas psikologoak, Biterin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 12a

Javier Yanguas izango da hizlari gaurkoan. Argazkia: La Caixa Fundazioa

Arratsaldeko 18:00etan hasita, doakoa eta irekia izango da saioa, Udalak antolatuta. Hilaren 18an, berriz, adinaren aurreiritziei buruzko hitzaldia izango da Goiz Eguzkiko areto nagusian, Igone Etxeberriaren eskutik.

Adinekoei begira, hitzaldi bana prestatu dute Hernaniko Udalak eta Goiz Eguzkik, egunotan. Gaur izango da aurrenekoa, Udaleko Adinekoen sailak antolatuta: zahartzeari eta bakardadeari buruz ariko da Javier Yanguas Lezaun psikologoa, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Gaztelaniaz eskainiko du hitzaldia, eta doakoa eta irekia izango da.

Psikologian doktorea da Yanguas, eta La Caixa Fundazioko adinekoen programaren zuzendari zientifikoa.

Adinari buruzko aurreiritziez, Igone Etxeberria

Datorren asteazkenerako jarri du hitzordua Goiz Eguzkik, otsailaren 18rako. Egun horretan, Goiz Eguzkiko areto nagusian izango da hitzaldia, arratsaldeko 18:30etan hasita: 'Adinak ez gaitu definitzen'. Igone Etxeberria Arritxabalek eskainiko du, eta adinari buruzko aurreiritziei buruz ariko da, horiei nola aurre egin lantzeko.

Psikologian doktorea da Igone Etxeberria ere, eta adinekoen lotuta osatu zuen bere tesia, 2014an: 85 urtetik gorako pertsonen funtzionamendu emozionala aztertu zuen. Hain juxtu, Javier Yanguas izan zen tesi horren zuzendari, Itziar Etxeberria Bilbaorekin batera.

Doakoa eta irekia izango da Etxeberriaren hitzaldia ere, interesa duten guztientzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!