Astebete atzeratu du otsaileko zita Kalez Kale Kantarik, hilaren 21era

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 11

Larunbat honetan behar zuen Kalez Kale Kantariren otsaileko saioak, baina astebetez atzeratzea erabaki dute, Inauterietako ekintzekin ez gainjartzeko. Gauzak horrela, otsailaren 21ean elkartuko dira Plaza Berrin, eguerdiko 12:00etan, Kaxkoan barrena kantari aritzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!