San Joan Konpartsak antolatuta, erromeriarekin zita bikoitza izango dute hernaniarrek, Inauterien larunbatean, otsailaren 14an. Oinkada Muxiko Taldeak eskainiko ditu biak. Eguerdiko 12:00etan izango da aurrenekoa, Plaza Berrin; eta 17:00ak aldera bigarrena, Oialume Zar sagardotegian. Eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetara mugituko dute saioa, bi kasuetan.