Larunbatean hasi zen semifinaletako ligaxka, Buruz Buruko Masters Txapelketan. Eta nagusitasun haundiz ekin dio Imanol Ansa urnietarrak: 30-8 menderatu zuen Aritz Juanenea saldiastarra, sailkapenerako puntu negatiboa ere jaso duena. Endika Barrenetxea hernaniarrari dagokio orain Ansari aurre egitea, finalerako txartelaren bila. Datorren larunbatean ariko dira, 16:30etan Galarretan.