Ostiral arratsaldean aurkeztu zuten Hernaniko Biteriko areto nagusian III. zirkuitu nazionala. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoak hirugarren aldiz bildu ditu Euskal Herriko kulturgileak zirkuitu berezi honetan.
Aldi honetan, 46 udalerrik hartu dute parte eta ekitaldira batu ziren, bekadun izan diren sortzaileen laguntzarekin. Guztira 30 lan hautatu dira literaturan, komikigintzan, zinemagintzan eta antzerkigintzan. Lehen zikloan Euskal Herriko txoko ezberdinetan sormen egonaldiak egin ondoren, bigarren zikloa ireki dute: sortutako kultur lanak herriz herri aurkeztea.
Udalbiltzaren webgunean aurki daitezke aurkezpenetako datak.