Greba Batzordearen lehen bilera, bihar

Libe Murua Masid 2026ko otsailaren 8a

Martxoaren 17rako Greba Orokor deialdia egin dute ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek. Eta,  grebari «herri gisa erantzuteko» herriz herri Greba Batzordeak antolatzen ari dira sindikatuak. Hernanin bihar, otsailak 9, egingo dute lehen batzarra. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua, Biteri kultur etxean.

Bertaratzeko deia luzatu diete herritar guztiei, baita grebaren prestakuntza lanetan parte hartu nahi duen norbanako zein eragile orori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!