Otsailaren 28an ospatuko da Zuhaitz Eguna

Libe Murua Masid 2026ko otsailaren 8a

Zuhaitz Eguna ospatzeko data berria jakinarazi du Udalak: otsailaren 28a. Izen ematea egun batzuk lehenago irekiko da, baina aurrerago jakinaraziko dute zehatz mehatz noiz izango den. Hasierako asmoak mantenduko dira, eta Saratsain errekaren ondoan egingo da landaketa. 51. aldi honetan landatuko den zuhaitz espeziea haltza izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!