Zahartzea eta bakardadea izango dituzte hizpide datorren ostegunean. Horretarako, Javier Yanguas Lezaun, psikologian doktorea eta La Caixa Fundazioko adinekoen programako zuzendari zientifikoa gonbidatuko dute. 18:00etan jarri du Udalak hitzordua, Biteri kultur etxean.