Bi pelikula izango dira ikusgai Biterin, asteburu honetan; biak ere, 12 urtetik gorakoentzat. Batetik, 'Ochiren legenda' abenturazko filma jarriko dute, gaur eta bihar arratsaldeko 16:45etan, Carpatia uharteko herrixka urrun batean kokatutakoa. Eta bestetik, bost saiotan eskainiko dute 'Aída y vuelta' pelikula, 'Aída' telesailaren kapitulu baten grabaketan oinarritutakoa: gaur 19:15etan 22:15etan, bihar 19:15etan, eta astelehenean, ikuslearen egunez, 16:30etan eta 19:15etan.