Bigarren eskuko azoka etzi, Urbietan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 5a

Larunbat honetan jarriko dute bigarren eskuko azoka, Hernanin. Printzipioz Urbieta kalean izango da, eguraldi ona baitago iragarrita; baina euria eginez gero Atsegindegin egingo dute. Goizeko 09:30etatik 13:30etara izango da, eta bertan postua jarri nahi dutenek, gaurkoa dute izena emateko azkeneko eguna, bigarren eskuko zentroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!