Gaur arratsaldean daukate hitzordua herritarrek, Hernaniko anbulatorioan, odola emateko. Arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00etara izango dira estrakzioak. Horretarako, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua, gaur goizean zehar 943 00 78 85 telefonora deituta. Urtarrileko bidetik jarraitzea espero dute Hernaniko Odol Emaileen elkartetik. Izan ere, joan den hileko hitzorduan «oso emaitza onak» izan zirela nabarmendu dute, 52 estrakziorekin.