Santa Agedak irekiko du otsaileko kultur agenda, eta segida emango diote mozorroen desfile eta kontzertuek

Libe Murua Masid 2026ko otsailaren 3a

Santa eskean iaz, Hernaniko Gudarien plazan.

Hilaren 13an, ostiralez, hasiko dira Inauteriak, eta 17ra arte ekintza ezberdinak egongo dira Hernanin. Kaldereroek, kontzertu bereziek eta literatur solasaldiek ere ezaugarrituko dute agenda, besteak beste. 

Bihar aterako dira santa eskean bailarako herritarrak. Santa Ageda bezpera ospatzeko hitzordu ezberdinak egongo dira Hernanin, Astigarragan, Ereñotzun eta Goizuetan. Inauteriak hilaren 7an hasiko dira Hernanin, eta ekintzak 17ra arte luzatuko dira. Ospakizunekin jarraituz, kaldereroen etorrera ospatuko da 7an, eta Sorotan Bele taldearen itzulera kontzertua 15ean. Hainbat literatur solasaldirekin borobildu dute agenda.

'Euforia' emanaldia, atzeratuta

Kultur agendaren baitan, otsailaren 27rako aurreikusita zegoen 'Euforia' emanaldia atzeratu egin dute. Cielo Raso konpainiaren dantza emanaldia beste data batera mugituko dute, eta aurrerago jakinaraziko dute data berria. Udalak azaldu du sarrerak erosi zituztenei dirua itzuliko zaiela, erosi zuten bide beretik. Hau da, Biteri kultur etxean erosi zutenei han bertan egingo diete itzulketa, eta online erosi zutenei, zuzenean kontu korrontera iritsiko zaie dirua.


OTSAILEKO KULTUR AGENDA

2-10 Erakusketa: '1975. Dena jokoan zegoen urtea', Iratzar Fundazioa. Biteri kultur etxea.

4 Santa Ageda. Abesbatzen irteera eta Hernaniko txistulariak. Erdigunetik.

5 Antzerkia: 'Zerbait sartu zait begian' (Imanol Epelde). 19:00etan Biteri kultur etxean. 

6-7 Orratz-elkarrizketak. SETEM Hego Haizea. 6an 18:00etan eta 7an 10:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. Emakumezkoentzat. 

6 Bertso-saio tematikoa. Geuretik Sortuak - Udalbiltza. 19:00etan Biteri kultur etxean.

7 Haurrentzako antzerkia: 'Compaña' (Xampatito Pato). 12:00etan Biteri kultur etxean.

7 Kaldereroen konpartsa. Elur-Txori elkartea. 17:30etan erdigunetik.

7-17 Inauteriak

8 Inude eta artzainen konpartsa. Urumea ikastola. 11:45etan.

8 Inauteri aurreko kontzertua, Hernaniko Musika Banda. Udaletxeko arkupeetan, 13:30etan.

10 Literatur solasaldia: 'Hamabost egun Urgainen', Jose A. Loidi. 19:00etan udal liburutegian. 

11-Martxoak 6 Erakusketa: 'Mari izena duenak izana du', Jaione Gracía Santesteban. Biteri kultur etxean. 

11 Ipuin kontaketa, Pello Añorgarekin. 17:30etan eta 18:00etan udal liburutegian. 3-7 urtekoentzat. 

12 Hitzaldia: 'Zahartzea eta bakardadea', Javier Yanguas­en eskutik. 18:00etan Biteri kultur etxean. 65 urtetik gorakoentzat.

12 Ostegun gizeneko kalejira, Musika Eskolak. 18:00etan erdigunetik.

13 Inauterietako jaien hasiera. 15:15etan Gudiren plazan.

14 Kalez kale kantari. 12:00etan Plaza Berritik. 

14 Dantza festa gaztetxoentzat DJ baten eskutik. 18:30etan Atsegindegin.

15 Sorotan Bele & Hernaniko Musika Bandaren konztertua. 19:00etan Atsegindegin.

16 Puzgarriak Atsegindegin. 11:00etatik 17:00etara.

17 Literatura feminismotik: 'Amorante frantsesa', Miren Agur Meabe. 18:30etan udal liburutegian.

17 Sardinaren ehorzketa, dultzaina taldearekin, 18:00etan. 

19 Rap feministaren tailer teoriko-praktikoa. 17:30etatik 19:30etara, Kulturarteko Plaza Feministan. Argentinako Cordobatik datorren La Jekarekin. 

19 Antzerkia: 'Charlas de azucarillo', Las Couchers. 19:00etan Biteri kultur etxean. 

25 Hitzaldia: 'Seme-alaba nerabeengana hurbiltzeko mugak eta maitasun keinuak'. Gazte aholkularitza psikologikoak gidatuta, 18:00etan Aristizabal 7ko lokalean. Nerabeen gurasoentzat.

25 Literatur solasaldia: 'La vida de las paredes', Sara Morante. 19:00etan udal liburutegian. Idazlea bertan izango da. 

25 'Txillarreko sukaldaria'. Dokumental emanaldia eta liburu aurkezpena. 19:00etan Biteri kultur etxean. Hizlariak: Asier Ibaibarriaga, Edurne San Martin eta Pello Rubio.

26 'Gizonak eta feminismoa: ardura, pribilegioak eta boterea' tailerra, Eiherako Iñi Etxezarretarekin. 18:00etatik 20:00etara Kulturarteko Plaza Feministan. Apuntatzeko epea, 12tik 17ra: kulturartekoplazafeminista@hernani.eus edo 943 33 70 17. Gizonezkoentzat.

26 Hernani Zinekluba: 'The big Lebowski', Joel Coen (1998). Ingelesez, azpitituluekin. 19:00etan Biteri kultur etxean.

27 'Kontu kontari +75', adinekoentzako ipuin kontaketa, Dorleta Kortazarrek dinamizatuta. 11:00etan udal liburutegian. 75 urtetik gorakoentzat.

28 Hernasax jardunaldiak. David Sallerasekin master­classa eta saxo kontzertuak. 19:00etan Milagrosan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!