'Irabazi arte!' telesailaren estreinaldia

Libe Murua Masid 2026ko urtarrilaren 31

Gaur estreinatuko da Irabazi arte! telesailaren 5. denboraldia Hernaniko Biteri kultur etxean. Bi emanaldi egingo dira, lehena gaur, larunbata, 17:30etan eta bigarrena bihar, igandea, ordu berean. Gonbidapenak Biterin eskuratu ahal izango dira, egunean bertan, 16:45etatik aurrera. Pertsona bakoitzari gehienez lau gonbidapen emango zaizkio. Gaur ezingo dira biharko gonbidapenak jaso. 

Bestetik, 'Marty Supreme' filma ere ikusgai egongo da Biterin. Gaur arratsaldeko 19:15etan eta gaueko 22:15etan ikusi ahal izango da, bihar, arratsaldeko 19:15etan eta etzi, ikusleen egunean, 16:30etan eta 19:15etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!