Irunen zita, Gipuzkoako Neguko Txapelketarekin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 31

Hernani Igeriketa taldea

Bertan izango dira Hernani Igeriketa Taldeko kideak, orain bi aste etxeko proban bikain aritu ondoren.

Asteburu honetan jokatuko da, Irungo Azken Portu kiroldegian, Gipuzkoako Neguko Txapelketa. Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak ariko dira lehian, eta bertan izango dira Hernani Igeriketa Taldeko igerilariak ere.

Etxeko proban maila onean aritzetik datoz. Orain bi aste jokatu zen Hernani Saria kiroldegian, eta bereziki nabarmentzekoa izan zen Uxue Santxo Guerrerok lortutakoa: 100 metroko bular proba irabazi zuen bere kategorian, 1:16.22 denborarekin. 

 

Jurdan Zaldua, Espainiako Txapelketarako hautatuta

Bada beste albiste pozgarririk ere taldean. Izan ere, Jurdan Zaldua Abad taldekidea hautatu du Euskadiko selekzioak, Autonomien arteko Espainiako Txapelketan aritzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!