Azken ostiraleko kale buelta, gaur

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 30a

Ohi bezala, gaur egingo dute euskal presoen eta iheslarien aldeko kale buelta Hernanin, hileko azkeneko ostirala izanik. Iluntzeko 20:00etan abiatuko dira Plazatik, eta bat egiteko deia luzatu diete Sarek eta Etxeratek herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!