Zita bana jarri du Hernaniko AEKren Zilegi Eskolak, datozen bi astelehenetarako. Otsailaren 2an, Santa Ageda bezperako ohitura zaharrari buruzko saioa egingo dute, 18:00etan AEKn. Eta hilaren 9an, Irene Arrarats euskaltzaina izango dute bisitari, 09:30etan AEKn bertan, solasaldia egiteko. Herritar guztiei irekiak dira bi saioak, baina komeni da izena ematea: zilegieskola@aek.eus edota 663 043 314.