Parke eolikoen gaiari lau udalerritan nola heldu dioten ezagutaraziko dute bihar, Biteriko mahai inguruan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 27a

Gurutze Etxezabal Orexako alkatea, hizlarietako bat. Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Hernani Burujaberen baitan antolatuta, Trantsizio Ekosozialari buruzko bigarren saioa izango da biharkoa, arratsaldeko 18:30etan hasita.

Trantsizio Ekosozialari buruzko mahai inguru zikloa antolatu dute Hernani Burujaberen baitan, Urumea bailaran eraiki nahi dituzten instalazio eolikoen gaia lantzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko sortu zen lantaldearen eskutik. Urtarrilaren 14an egin zuten aurreneko saioa, eta bihar izango da bigarrena, arratsaldeko 18:30etan hasita, Biterin.

Oraingoan, landuko dute «no­la heldu trantsizio ekosozialaren erronkari udalerrietatik»; eta ho­rretarako, ezagutzera emango di­tuzte Euskal Herriko hainbat udalerritan egin dituzten prozesuak.

Lau lagun gonbidatu dituzte biharko mahai ingurura, haienean erronka nola landu duten azalduko dutenak: Xabi Igartua, Oña­tiko zinegotzia; Gurutze Etxezabal, Orexako alkatea; Aitor Ossa, Zumaiako Energia Estrategia 2020 txostenaren egilea; eta Carlos Anaut, Izabako alkatea. Aurreneko saioan bezala, Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak izango du mahai ingurua dinamizatzeko ardura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!