Bigarren astez jarraian, kolpe gogorra jaso du Hernanik etxetik kanpo, errugbiko Ohorezko Elite Mailan. Talde apalago baten kontra galdu du oraingoan, Les Abellesen zelaian; eta azkeneko minutuetan egin zion ihes garaipenak, gainera.
Valentziako haize bolada gogorrek baldintzatu zuten partidua hasieratik bukaerara, akats asko eraginez eta erasoan modu ordenatuan aritzea zailduz. Baldintza horietan, bere jokoa egin ezinik aritu ziren hernaniarrak. Ondo kostata lortu zuten markagailuan aurrea hartzea ordu laurden falta zela, baina 77an entsaioa egin zuten valentziarrek, trikoloreen lana zapuztuz. Defentsako bonusa soilik ekarrita, laugarren postura jaitsi da Hernani ligako sailkapenean.
LES ABELLES 28-26 HERNANI
Markagailua: 2.min: Entsaioa Topak, gauzatzea Martinezek (7-0). 8.min: Entsaioa Arizetak, gauzatzea Arizetak (7-7). 12.min: Entsaioa Gonzalezek (7-12). 29.min: Entsaioa Oleak, gauzatzea Arizetak (7-19). 39.min: Entsaioa Bermejok, gauzatzea Martinezek (14-19). 47.min: Entsaioa Topak, gauzatzea Martinezek (21-19). 66.min: Entsaioa Oleak, gauzatzea Arizetak (21-26). 77.min: Entsaioa Odendaalek, gauzatzea Martinezek (28-26).
Les Abelles: Ferrario, Mandioma, Pino; Ortega, Alvarez; Sidan, Bermejo, Gagaeolo; Morcillo, Martinez, Topa, Burke, Bravo, Genoves eta Martin. Aulkitik: Alapont, Odendaal, Conejero, Amblar, Trejo, Raimundo, Porta eta Ventura.
Hernani: Goikoetxea, Arratibel, X.Unzue; X.Garmendia, Ibabe; Cano, Diaz de Mendibil, Zapiain; Miner, Elosegi, Gonzalez, Arizeta, Rivas, Gorrotxategi eta Olea. Aulkitik: Infante, Etxarri, U.Unzue, Lacadena, Balenciaga, Olivenza, H.Garmendia eta Zabalbeaskoa.