Energiari buruzko saio bana, gaur eta bihar Zilegi Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 26a

Enherkomeko kideek eskainiko dituzte, eta irekiak dira saioak: gaurkoa 09:30etan Biterin, eta biharkoa 18:00etan Iturolan.

Zilegi Eskolaren egitarauaren baitan, energiari buruzko bi saio antolatu ditu Hernaniko AEKk. Gaur eta bihar izango dira, eta Enherkomeko kideek eskainiko dituzte biak. Biterin izango da gaurkoa, goizeko 09:30etan hasita; eta Iturolan egingo dute biharkoa, arratsaldeko 18:00etan.

Herritar guztiei irekitako saioak dira biak, baina komeni da aldez aurretik izena ematea: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatzita, edo 663 043 314 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!