Kaldererotako entsegua egingo da otsailaren 5ean

Libe Murua Masid 2026ko urtarrilaren 25a

Otsailaren 7rako iragarri du Elur Txorik Kaldereroen etorrera. Txokolatadarako eta afarirako izena eman behar da, elurtxori@gmail.com helbidean. 

Otsailaren 7an iritsiko dira Kaldereroak Hernanira, hala iragarri du Elur Txori elkarteak. Iaz tradizioa berreskuratuta, etorrera egun haundi bat antolatzen ari dira, herriko jendea parte hartzera gonbidatuz. Egunean bertan joko diren kantak entsaiatzeko hitzordua ere jarri dute: otsailak 5, Elur Txori elkartean bertan. Bertaratzen diren herritarrek ez dute apartekorik eraman beharko; izan ere, elkarteak berak banatuko ditu zartagiak eta abestien letrak. 

Herrira gerturatzeko asmoz prestatu zuten iaz egitarau berria. «Giro paregabean» egin zuten etorrera, eta aurtengoa ere bide beretik doala azaldu dute.  

 

Afarirako izenematea otsailaren 2ra arte

Otsailaren 5ean, 17:30etan hasiko dira zartagiak berotzen, eta txarangaren laguntzaz zeharkatuko dute Hernaniko herria. Lanak amaituta, txokolatada antolatu dute haurrentzat, eta afaria ondoren, parte hartzaile guztientzat. Afarira zein txokolatadara joan nahi duenak, izena eman beharko du elurtxori@gmail.com helbidera idatziz. Afarian apuntatzeko azken eguna otsailaren 2a izango da.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!