Euskal Herriko pala txapelketaren finalak gaur, Hernaniko frontoian

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 24a

Maiz kontrario izanak, elkarrekin ari dira Leire Galdos eta Amaia Irazustabarrena orain.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da jaialdia, eta Hernaniko bi bikote ariko dira aurrez aurre Ohorezko Mailakoan.

Hernanin jokatuko dira, gaur arratsaldean, Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketaren finalak, gomazko paletaz. 16:00etan hasiko da jaialdia kiroldegiko frontoian, eta hiru final izango dira jokoan.

Final nagusian, gainera, Hernaniko bi bikote ariko dira elkarren kontra: Amaia Irazustabarrena eta Leire Galdos, Garazi eta Nahia Eizmendi ahizpen kontra, nagusien Ohorezko Mailakoan. Oberenako bikote bana gainditu zuten semifinaletan. Irazustabarrenak eta Galdosek bi jokotan menderatu zituzten Murillo eta Lusarreta (10-6 eta 10-8). Eizmenditarrek, berriz, gogotik egin behar izan zuten lan, eta aurreneko jokoa galdu ondoren, desenpatean irabazi zieten Sarasibarri eta Salanuevari (6-10, 10-9 eta 5-3).

Jaialdiko hirugarren partidua izango da haien finala, eta aurretik jokatuko dira beste biak. Neska kadeteetan, San Juan Donibane eta Gure Pilota taldeak ariko dira; eta neska jubeniletan, Gure Pilota eta Auñamendi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!