Bere agendaren erdia gainditu du Hernaniko udal gobernuaren Auzo Bira, eta Elizatxo ikastolan egingo dute laugarren bilera, gaur. 18:30etatik 20:00etara izango da, honakoetako bizilagunekin: Akerregi, Balantxa 1-5, Elizatxo behekoa, Karabel, Ibarrolaburu, Martindegi, Osiñaga, Oleta plaza, Portu eta Zikuñaga.