Peio Urretabizkaiak irabazi du Tabernetako Bertsolari Txapelketa

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 22a

Peio Urretabizkaia, txapelarekin, azken agurra kantatzeko prest.

Giro ederra, partehartze bikaina eta bertso ale politak izan zituen, beste behin, Tabernetako Bertsolari Txapelketak. Astelehenean jokatu zen Garinen, San Sebastian bezperan; eta Peio Urretabizkaiak jantzi zuen txapela estreinakoz.

12 bertsolariren artean, berak eta Joana Tolaretxipik egin zuten aurrera buruz burukora, eta Urretabizkaia nagusitu zen bien artekoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!