Binakako bakarrizketa eskainiko dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak, ostiral honetan, Hernanin. 'Bakean Dagoena Bakean Utzi' eta 'Luze edo Motz' ikuskizunekin arrakasta izan ondoren, 'Ztandap' ikuskizuna oholtzaratuko dute oraingoan.
Etzi, urtarrilak 23, izango da emanaldia, Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan.
Umorezko binakako bakarrizketa honetan, generoa izango da umoregai. «Eguneroko gaiak lehertzen» saiatuko dira, «betaurreko moreak jantzita»; eta horretarako, orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte ardatz.