Ostegun honetan egingo du aurreneko bilera Hernaniko Korrika batzordeak. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua, Hernaniko AEK euskaltegiaren egoitzan (Larramendi kalea 11, behea). Asmoa da, batzorde horretan antolatzea Korrika Hernanira iritsi aurreko egunak girotzeko egitaraua. Horregatik, bertaratzeko gonbitea luzatu diete Korrikarekin lotutako ekintzak antolatzeko gogotsu dauden eragile eta herritarrei. Era berean, Korrikaren inguruko edozein zalantza, galdera edo ekarpen dutenentzat, hiru bide jarri dituzte aukeran: aurrez aurre AEKn, hernanialdea@korrika.eus helbide elektronikoan, edota 688 746 640 telefonoan jarri daitezke arduradunekin harremanetan.