Malen Barrenetxeak zutikako marka jarriko du gaur, Realaren partiduan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 18a

Malen Barrenetxea, lanean.

Anoetako futbol zelaian ariko da hernaniarra, Realaren eta Bartzelonaren arteko partiduaren atsedenaldian.

Erronka ederra eta plaza ikaragarria izango ditu gaurkoan, Malen Barrenetxea aizkolari hernaniarrak. Enbor bertikala mozten, emakumezkoen marka jarriko du Barrenetxeak, Anoetako futbol zelaian: Realaren eta Bartzelonaren arteko gizonezko­en futbol partiduaren atsedenaldian. Gaueko 21:00etan hasiko da partidua, eta 21:45ak aldera egingo du marka saiakera hernaniarrak, zelaira bertara aterata, erronkaren epaileekin eta bere laguntzaileekin batera.

Barrenetxea bera da, une honetan, hemen zutikako enborrak mozten ari den emakumezko bakarra, eta bere marka jarriko du, beste emakumeren batek hura gainditzeko saiakera egin dezan aurrera begira.

Hernanin bertan eskaini zu­en bere aurreneko erakustaldia enbor bertikaletan, iazko San Joanetan. Atzo bertan ere eskaini zuen beste erakustaldi bat, plaza haundi batean: BECen aritu zen, enduroko motokros txapelketaren atsedenaldian, Ene­ko Saralegirekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!