Gaur arratsaldean jokatuko da, Hernaniko kiroldegiko igerilekuan, Hernani Sariaren 17garren edizioa. 15:30etan hasiko dira probak, eta ia 200 igerilari elkartuko dira bertan, aurreratu dutenez. Horien artean, Hernani Igeriketa Taldekoak izango dira 21.
Honako probak izango dira gaurkoan: 100 metro tximeleta, 100 metro bizkar, 100 metro libre, 100 metro bular, 200 metro estiloak eta 4x50 metro errelebo proba. Igerilari guztiek hartu beharko dute parte 200 metroko proban, eta beraiek hautatutako beste proba batean.
Ohi bezala, taldeko zuzendaritzako kideek eta gurasoek osatutako talde bat, 15 lagunekoa, arduratuko da txapelketa antolatu, denborak hartu eta salmenta postua jartzeaz, tortilla pintxoekin eta bizkotxoarekin.