Zerbitzua urtarrilaren 19an martxan jarriko bada ere, gaur egingo dute Etxebizitza Behatokiaren irekiera ekitaldia. Burujabetzen Etxean (Florida auzoa, 28) izango da, Behatokiaren egoitzan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Bertan, Behatokiaren helburuak eta zerbitzuaren funtzionamendua azalduko dituzte, besteak beste. Mokadutxoa ere eskainiko dute ondoren, eta interesa duten herritar eta eragile guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea. Astelehen goizetan (10:00-13:00) eta asteazken arratsaldetan (15:00-18:00) eskainiko du zerbitzua Etxebizitza Behatokiak.