Komunikazio ez bortitzaz arituko da Nerea Mendizabal astelehenean

Libe Murua Masid 2026ko urtarrilaren 16a

Nerea Mendizabal hezitzaile eta formatzailea izango da hizlari.

Aratz Ikastolaren eskutik, arratsaldeko 18:00etan hasiko da hitzaldia, Biterin.

Aratz Ikastolak komunikazio ez bortitzaren inguruko saioa antolatu du astelehenerako, hilak 19. Horretarako, Nerea Mendizabal, gonbidatu dute, gaian adi­tua. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da hitzaldia, Hernaniko Biteri kultur etxean. 

Mendizabal hezitzailea eta formatzailea da, eta Aratzek azal­­du duenez, «urteetako espe­ri­entzia du familia, haur eta hez­kuntza komunitateekin lanean». Bere jardunaren gakoa, «harremanetan komunikazioa hobetzeko tresna praktikoak» es­kaintzean datza, «gatazkak mo­­du irekitzailean kudeatzeko eta elkar ulermena sustatzeko». 

Ikastolako irakasleek diotenez, hitzaldia interesgarria izan daiteke familientzat, hezkuntza eta gizarte arloko profesionalentzat, eta, oro har, komunikazioa eta harremanak hobetzeko interesa duen edonorentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!