20 urte, pazienteen zerbitzura

Kronika - Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 16a

Javier Montosa

Osasunaren eta irudi pertsonalaren sinonimo da ahoa zaindua izatea. Alaia Hortz klinikan hau badakite, eta hain zuzen ere, 20 urte daramatzate bezeroen zerbitzura eta helburu hori zaintzen.

Alaiak prebentzioaren ikuspuntutik aholkuak ematen ditu, osasun egoera ona eta bizi-kalitate egokia bermatzeko.

Aurtengo urtea oso garrantzitsua da talde osoarentzat, «zuzendari klinikoarekin batera, Javier Montosa buru dugula». Pozik daude: «orain arte eman diguzuen fideltasuna eta profesionalekiko konfiantzagatik». Urte hauten guztietan zehar, Alaia Hortz Klinikak aho-hortzen osasunaren garrantzia eta ongizate orokorra transmititzen saiatu da.

2006garren urtera egin du salto Alaiak, aipatuz, urte hartako urtarrilaren 16an erronkaz betetako etapa hasi zutela: «Ilusioak eta grinak mugitzen gintuen, eta era berean, kalitate asistentzialak ere bai. Helburu horiek, gaur egun ere gure motibazio dira».

Alaiak azpimarratu du haien ibilbideak eta bezeroen konfiantzak, instalazioak eta azpiegiturak hobetzera bultzatu dituztela. Horrenbestez, aho-hortzetako arazoak konpontzeko tratamendu sorta elkarbanatu du Alaiak: « ahoko kirurgia, inplanteak, protesi finkoa eta mugikorra, odontologia prebentiboa eta kontserbatzailea, 3d eskanerra, odontopediatria, erradiografiak panoramikoak eta ortodontzia ikusezina, besteak beste».

Hortz klinikak punta-puntako odontologiako teknologia sektorean egin du apustua: «odontologia digitalak gure lana errazteaz gain, emaitza onak eskaintzen dizkie gure bezeroei». Horretarako, Alaiak eskaner intraoral bat du, X-Guide edo ortopantomografoa eta 3D eskanerra.

Alaiak azpimarratu du bertako odontologoen, higienistan eta laguntzaileen prestakuntza jarraiak, hasieran ezarritako helburuak betetzen lagundu diela: «osasuna eta estetika eskaintzea, irribarre osasuntsu eta politak lortzeko»

20 urte hauetako ibilbidea ere goraipatu du Alaiak, aipatuz, egindako ahaleginak fruituak ekarri dituela. «Bide horretan jarraitzeko asmoa daukagu, etorkizunari baikor begiratzen diogu eta gure balioei leialak gara». Aurrera egiten jarraitu nahi dugu».

Alaiak erronka berriei aurre egingo die, betiere, pazientearen figura erdigunean jarrita: «gure onena ematen jarraituko dugu. Eskerrik asko urte hauengatik eta etor daitezela urte gehiago zuen alboan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!