Frankismoaren aurreneko urteetako gertaera gogorrak ekarriko ditu Hernani Errotzenek Biterira, gaur arratsaldean: Saturrarango kartzelari buruzko dokumentala jarriko dute, 19:00etan.
1938 eta 1944 urteen artean emakumeen kartzela izan zen Mutrikuko Saturraran hondartzaren ondoan, aurrez seminaristak zeuden tokian. Francoren tropek hartu zuten eraikina, oso kaltetuta geratu zena, eta bertara eraman zituzten 1.600 emakume preso inguru. Han gertatutako «izugarrikeriak» jasotzen ditu dokumentalak.