Bertsotan hasiko du urtea Kulturarteko Plaza Feministak. Baina ez da ohiko saioa izango, 'Hezur berriak' deituriko bertso-saio literario musikatua antolatu dute.
Ane Labakaren testu eta gaiak izango dituzte oinarri ondorengo bertsolariek: Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Maialen Akizu. Erritmoa jartzen arituko da Ines Osinaga musikaria.
Euskeraz egingo da saioa eta sarrera librea izango da, aforoa bete arte.
Urtarrilaren 23an ZtandaP ikuskizuna
Urteko bigarren hitzordua urtarrilaren 23an ezarri dute. Idoia Torregarai eta Mirari Matiarenaren hirugarren binakako bakarrizketa saioa antolatu du Kulturarteko Plaza Feministak. Generoa umoregai hartuko dute eta «eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita».
Hilerokoaz arituko dira jabetze eskolan
Urtarrilaren 21ean irekiko da emakumeentzako jabetze eskolan izena emateko epea, eta otsailaren 1a bitarte egongo da zabalik. Larunbatez egingo dira saioak, eta 10 eta 14 urteko neskei zuzenduak izango dira. Lehena otsailaren 28an egingo da eta bigarrena martxoaren 14ean.