Urteko lehen estrakzioak egingo dira bihar Hernanin. Bihar, asteartea, odola emateko aukera izango da anbulategian eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00ak bitarte egingo dira estrakzioak.
Ohi moduan, aurretiaz hitzordua eskatzea beharrezkoa da, beraz, animatzen diren herritarrek 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu edo gotatanta.eus webgunera jo dezakete zita hartzeko.
«Ez dago urtea modu hobeagoan hasterik, odola ematen baino», dio odol emaileen elkarteak. Betiko bokatak, tertulia pixka bat eta umore ona ez dira faltako anbulategian.