Hernani Burujabek etzi, asteazkena, emango dio hasiera trantsizio ekosozialari buruzko mahai inguru zikloari. Lehen saiorako arratsaldeko 18:30ean jarri dute hitzordua, Hernaniko Biteri kultur etxean. Bertan arituko dira Josu Naveda Goiener-eko kidea eta Martin Lallana, LABeko Trantsizio Ekosozialerako arduraduna. Saioa moderatzen arituko da Ana Galarraga, Elhuyar-eko zientzia-komunikatzailea. Mahai inguru honetan lurralde eskalan jarriko dute fokua, eta hortik helduko diote trantsizio ekosozialari.
Bigarren saioa urtarrilaren 28an
Zikloaren bigarren saioa urtarrilaren 28an egingo dute. Ordu eta leku berean jarri dute hitzordua, baina saio honetarako fokua udalerrietan jarriko dute.
Trantsizio ekosozialerako Euskal Herriko hainbat udalerritik garatutako plana ezagutzeko aukera izango da. Bertan parte hartuko dute: Xabi Igartua Oñatiko zinegotziak, Gurutze Etxezabal Orexako alkateak, Aitor Ossa Zumaiako Energia Estrategia 2020 txostenaren egileak eta Carlos Anaut Isabako alkateak.
TRANTSIZIO EKOSOZIALA
Biteri Kultur Etxea
URTARRILAK 14, 18:30
Trantsizio ekosoziala lurraldetik. Krisi ekologikoa.
Martin Lallana
LABeko Trantsizio
Ekosozialerako arduraduna.
Josu Naveda
Goienerreko kidea.
URTARRILAK 28, 18:30
Trantsizio ekosoziala udalerrietatik. Zein bide jarraitu?
Xabi Igartua
Onatiko zinegotzia.
GURUTZE ETXEZABAL
Orexako alkatea.
Aitor OSSA
Zumaiako energia estrategia 2020 txostenaren egilea.
CARLOS ANAUT
Isabako alkatea.