Dakapok kontzertu «berezia» eskainiko du

Libe Murua Masid 2026ko urtarrilaren 11

Urtarrilaren 16an izango da, udaletxeko areto nagusian arratsaldeko 19:00etan hasita.

Hernaniko Musika Eskolako Dakapo abesbatzak kontzertu «berezia» eskainiko duela iragarri du. Emanaldia datorren ostiralean, uratrrilak 16, izango da. Udaletxeko areto nagusian elkartuko dira arratsaldeko 19:00etan.

Abesbatzak aurreratu duenez, «oso kontzertu berezia» izango da ostiralekoa. Azaldu dutenez azkenaldia «mimo haundiz» prestatu dutena: «Azken hilabeteotan mimo haundiz prestatu dugun errepertorio zabala eskainiko dugu».

Herritar oro gonbidatu dute emanaldi berezi honetara.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!