Hernani ezagutzeko, Usokorira bira antolatu du Mendiriz Mendik

Libe Murua Masid 2026ko urtarrilaren 11

Datorren igandean, urtarrilak 18, egingo dute irteera, goizeko 08:00etan Atsegindegitik abiatuta.

Helduen irteera altolatu du Mendiriz Mendi elkarteak datorren iganderako, hilak 18. «Hernaniko inguruak hobeto ezagutzeko» Usokorira bira antolatu dute. Goizeko 08:00etan abiatuko dira mendizaleak Atsegindegi plazatik.

Usoko errekako bailara inguratzen duten ibilbideak egingo dituzte aurten. Ibilbide honek, orotara, 12 kilometroko distantzia du, lau ordu inguruan egitekoa, elkarteak azaldu duenez. 800 mentroko desnibel metatua du eta zaitasun berezirik gabekoa dela aurreratu dute; aski da mendiko material arrunta soinean izatea. Ura eramatea derrigorrezkoa dela gogoratu dute. «Pagosardeko atsedenlekua geratu eta indarrak hartzeko gune zoragarria da. Zailtasun ertaineko ibilbidea da, hasiera gogorra du eta igoera metatu nahiko handia, baina gainerakoan ibilbide benetan interesgarria da».

Usoko errekaren arroa inguratzen duen ibilbide honek Hernaniko herrigunearen eta Ereñotzuren «ikuspegi interesgarriez gozatzeko aukera» ematen duela azaldu du elkarteak.

Ibilbidea, zehazki, Latsen hasten da, Hernani eta Goizueta herriak lotzen dituen GI-3410 errepidearen 6,4 kilometroan dagoen etxean.

Paraje ederretatik ibiliko dira mendizaleak, hala mintzatu dira: «Aginagamendi, Urdaburu eta Igorin bezalako mendi inguruetatik igaro eta bertako bistez gozatzeko aukera ez ezik pagadi zahar, estazio megalitikoak eta Txirrita bertsolaria zenaren jaiolekua bertatik ikusteko aukera emango digu».

Ehiza garaia dela eta, harreta handiz jokatzeko eskatu du elkarteak.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!