Udal euskaltegian izena emateko aukera dago hilaren 31 bitarte

Olatz Egaña Otegi 2026ko urtarrilaren 11

Euskera ikasi edo hobetzeko aukera zabalik dago! A1 eta C1 maila arteko aurrez aurreko taldeetan matrikulatzeko epe zabaldu dute.

Aste honetan ireki berri dute matrikulazio epea Hernaniko udal euskaltegian. Hilaren 31 bitarte zabalik egongo da, euskera ikasi nahi duenarentzat edo, maila hobetu nahi duenarentzat. Euskaltegian A1 eta C1 maila arteko aurrez aurreko taldeetan matrikulatzeko aukera da zabalik zagoena urte hasiera honetan.

Gainera, udalak diruz lagunduko ditu epealdi honetan izena ematen duten herritarrak. Zehazki, euskara ikasi edo hobetzeko udalak ematen duen dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute. 

Informazio gehiago jaso nahi duenak aukera du 943 33 18 96 telefonora deituta edo euskaltegi@hernani.eus helbidera mezu bat bidalita. 

Udal euskaltegia Hernaniko Karobieta 63 helbidean aurkitzen da, beraz, bertara joatekjo aukera ere badute herritarrek, ondorengo ordutegian: astelehen eta asteazkenetan 09:00etatik 16:00etara, astearte eta ostegunetan 12:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 09:00etatik 15:00etara.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!