Auzo Bira hasiko da astelehenean

Libe Murua Masid 2026ko urtarrilaren 11

Hernaniko Udalak astelehenean emango dio hasiera Auzo Birari. Zazpi bilera egingo dira herriko auzokideak bilduz. Helburua «bizilagunen ekarpenak eta proposamenak jasotzea eta udal jardunaren berri ematea» izango da. Gobernu taldeko ordezkariek hartuko dute parte bilera hauetan. Astelehenean Langile ikastolaren Meabe eraikinean elkartuko dira 18:30etan. Parte hartuko dute Chillida 1, Galarreta, Jauregi, Latsunbe, Marieluts, Urbieta 16-18 eta Sorgiltxuloko bizilagunek. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!