Kalez Kale Kantariko kideak indarberrituta itzuli dira neguko oporralditik. Gaur eguerdian, 12:00ak aldera, ohiko kantaldia egingo dute Kaxkoan barrena.
Goizeko saioa bukatuta, arratsaldeko 18:00etan itzuliko dira kalera, erromeriaz gozatzera. Hasiera batean Plaza Berrin egitekoa bazen ere, eguraldiari erreparatuta ziurrenik Atsegindegira lekualdatu beharko dute arratsaldeko festa. Giroa, hala ere, bermatuta dago.