Pentsiodunak plazara itzuliko dira astelehenean

Andoni Rekondo Izagirre 2026ko urtarrilaren 9a

Udaletxe parean egingo dute elkarretaratzea.

Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira Hernaniko Gudarien plazan. Bertaratzeko deia egin diete herritarrei. 

Bederatzi urte pasatxo daramatza Pentsiodunen Mugimenduak astelehenetako mobilizazioak egiten, eta urte berriarekin batera, hilaren 12an itzuliko dira Hernaniko Pentsiodunak Gudarien plazara. Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira udaletxeko arkupeetan, pentsio duinak aldarrikatzeko. Herri Ekimen Legegilearen aurrean Eusko Jaurlaritzak izandako jarrerarekin haserre daude pentsiodunak, eta orain arteko eskaerei eutsiko diete 2026an. 

Pentsiodunen Mugimendutik herritar guztiei egin diete kontzentraziora joateko deia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!