Energia berriztagarrien gaia puri purian dagoen honetan, Trantsizio Ekosozialari buruzko mahai inguru zikloa antolatu du Hernani Burujabek. Bi saio prestatu ditu: lehenengoan lurralde mailatik aztertuko dute egoera eta bigarrenean udalerrietako ikuspegira jaitsiko dira.
Bi saioak Biteri Kultur Etxeko aretoan izango dira, arratsaldeko 18:30etan.
Moderatzaile lanetan Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia komunikatzailea arituko da.
TRANTSIZIO EKOSOZIALA
Biteri Kultur Etxea
URTARRILAK 14, 18:30
Trantsizio ekosoziala lurraldetik. Krisi ekologikoa.
Martin Lallana - LABeko Trantsizio Ekosozialerako arduraduna.
Josu Naveda - Goienerreko kidea.
URTARRILAK 28, 18:30
Trantsizio ekosoziala udalerrietatik. Zein bide jarraitu?
Xabi Igartua - Onatiko zinegotzia.
Gurutze Etxezabal - Orexako alkatea.
Aitor Ossa - Zumaiako energia estrategia 2020 txostenaren egilea.
Carlos Anaut - Isabako alkatea.