Uraren tasa kobratzean, akatsa

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 7a

Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, iazko uztailaren 15ean behar baino gutxiago kobratu zieten herritarrei, 2025eko lehenengo lauhilekoari zegokion uraren tasaren erreziboan. Horregatik, akatsa zuzendu eta diferentzia kobratuko diete orain, 2025eko azkeneko erreziboarekin batera. 2026ko martxoaren 23an izango da hori. Kobraketa helbideratuta ez dutenei, posta arruntez bidaliko diete jakinarazpena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!