Soka luzea dauka Kalez Kale Kantari egitasmoak oraindik, eta 2026rako programa osoa zehaztuta ekin dio urte berriari: hilabetero aterako dira kalera, hileko bigarren larunbatean, Kaxkoko txoko guztiak kantuz alaitzera. Gauzak horrela, larunbat honetan bertan egingo dute urteko aurreneko saioa, urtarrilaren 10ean. Ohi bezala, eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua Plaza Berrin, bertatik abiatzeko.
Guztira 10 saio aurreikusi dituzte urte honetarako, udarako bi hilabetetan atseden hartuta, uztailean eta abuztuan.
Herritar guztiak animatu dituzte haiekin bat egin eta elkarrekin kantuan aritzera.
KALEZ KALE KANTARI / 2026ko EGUTEGIA
Eguerdiko 12:00etan
Plaza Berritik abiatuta
Urtarrilak 10
Otsailak 14
Martxoak 14
Apirilak 11
Maiatzak 9
Ekainak 13
Irailak 12
Urriak 10
Azaroak 14
Abenduak 12