Hernaniko Odol Emaileek astebete atzeratu dituzte urtarrileko estrakzioak. Normalean hilabeteko lehenengo asteartean egiten dituzte, baina Gabonetako oporraldia dela eta, urtarrilaren 13an jarri dute urteko lehenengo hitzordua.
Egun horretan arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara izango dute herritarrek odola emateko aukera. Hori bai, orain arte egin bezala, aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da. Horretarako, 943 00 78 85 zenbakira deitu behar da.
«Proposamen bezala ez da ideia txarra urte berriarekin batera odola ematen hastea! Animatu!».