Hiru kultur jarduerarekin hasiko dute urtea Kulturarteko Plaza Feministan

Andoni Rekondo Izagirre 2026ko urtarrilaren 5a

Urtarrilaren 16an egingo dute hilabeteko lehenengo jarduera: bertso saio literario musikatua.

 

Urtea hiru kultur jarduerarekin hasiko dute Kulturarteko Plaza Feministan. Urtarrilaren 16an, 23an eta 29an izango dira saioak, eta umoreak presentzia nabarmena izango du oraingoan. 

Bertso saio literario musikatua izango da lehenengo jarduera. Kultur adierazpide asko uztartzen dituen proposamena da; Ane Labakaren 'Hezur berriak' poema liburuko testuetatik abiatuko dira bertsolariak, eta Ines Osinagaren musika izango dute bidelagun Onintza Enbeitak, Alaia Martinek eta Maialen Akizuk. 

Urtarrilaren 23an Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak hartuko dute KPF. Ztandap umore ikuskizuna eskainiko dute bertan, «generoa umoregai hartuta, eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita».

Azkenik, hilaren 29an, Onintza Enbeita berriro itzuliko da KPFra, kasu honetan 'Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana' liburua aurkezteko. 

Jarduerez gain, urtarrilaren 21ean emakumeen jabetze eskolako izenematea zabalduko dute.

KULTURARTEKO PLAZA FEMINISTA - URTARRILEKO AGENDA

URTARRILAK 16
18:30 Hezur berriak bertso saio literario musikatua. Testuekin eta gaiekin: Ane Labaka. Musikan: Ines Osinaga. Bertsotan: Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Maialen Akizu.

URTARRILAK 21-OTSAILAK 1
Emakumeentzako jabetze eskolako izenematea.

URTARRILAK 23
18:30 ZTANDAP ikuskizuna. Idoia Torregarai eta Mirari
Martiarenaren hirugarren
binakako bakarrizketa.

URTARRILAK 29
18:00 Liburu aurkezpena: 'Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana'. Onintza Enbeita Maguregiren eskutik.

Jarduera guztiak KPFn.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!