Venezuelako herri langileari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa deitu du Kontseilu Sozialistak

Kronika - Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 4a

Arratsaldeko 18:00etan izango da kontzentrazioa, Hernaniko Gudarien plazan. 

Gaur arratsalderako kontzentrazioa deitu du Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak. 'Eraso inperialisten aurka, Venezuelako herri langilearekin elkartasuna' lelopean elkartuko dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Gudarien plazan. 

«Atzo Ameriketako Estatu Batuek Venezuelaren aurka egin zuten eraso inperialista gogor salatzen dugu eta Venezuelako herri langileari gure elkartasuna adierazten diogu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!